Teknologia -
Telefono mugikorrak
Nola errekuperatu bustitako sakelako bat zazpi minutuan
Bustitzen diren gailuen % 98 berreskuratzeko konposatu kimiko berritzaile bat asmatu dute.
Agentziak | Erredakzioa
Sakelako telefonoa uretara jausi zaizu eta betiko galdu duzulakoan zaude? Bada, ez da horrela. Espainiako bi ekintzailek mugikorraren korrosioa eta hezetasuna kendu eta gailua bere onera ekartzen duen konposatu kimiko berritzaile bat asmatu berri dute, eta zazpi minutuan egiten du, gainera.
Waterrevive Blue konposatu kimikoaren sortzaileen esanetan, denbora hori nahikoa da sakelakoa berriz martxan jartzeko, mugikorra noiz eta nola busti zaizun gorabehera. Likidoa eta sakelakoa poltsa hermetiko batean sartu, zazpi minutuz, eta, ondoren, guztiz lehortu arte itxaron. Kasuen % 98an, hori egin eta 24ra, busti aurretik zebilen moduan utziko du sakelakoa.
Alvaro Martin Waterrevive Blueren sortzaileetako batek azaldu duenez, eskari kopuru handia ari dira jasotzen, batez ere AEBtik. 35 euroan dago salgai webgunean, baina laster saltoki handietan ere izango da eskuragai.
Martinen hitzetan, produktua erabili ostean, garrantzitsua da ondo lehortzen uztea eta kargatzen ez ipintzea.