Teknologia -
Euskal labeldun aplikazioa
Tribual, Trivialen tankerako jokoa euskaraz, gazteleraz eta ingelesez
CodeSyntax enpresak euskarazko bertsioa sareratu zutenetik, 1.500 lagunek jaitsi dute eta GipuzkoaApps saria jaso du. Orain gazteleraz eta ingelesez jarri dute eskuragai.
EITB.EUS
Trivial galdera-erantzunen jolasa gustuko duzun horietako bazara, zorioneko zaude. Tribual, sakelako telefonoetarako euskarazko jokoa atera zuen duela hilabete batzuk CodeSyntax Eibarko enpresak, eta orain, bertsio hori berritu, eta gazteleraz eta ingelesez ere jokatzeko moduan sareratu du.
Erabiltzaileek bost galderari erantzun behar diete, ahalik eta denbora txikienean.
Hilabete hauetan harrera polita izan du euskarazko jokoak: 1.500 lagunek jaitsi dute aplikazioa eta GipuzkoaApss saria jaso du.
CodeSyntaxekoak horrekin konformatu ez, eta orain, euskarazko jokoa eraberritu dute, teknikoki hobetua eta galdera gehiagorekin aberastua: 130.000 itaun daude eskuragarri. Horrez gain, ingelesezko eta gaztelerazko bertsioak sareratuko dituzte.