Teknologia -
Marketplace
Amazonek elikagaiak ere salduko ditu
Tokian tokiko ekoizleei Amazoneko hornitzaileak izateko aukera emango zaie, baita Marketplace atarian euren produktuak zuzenean saltzeko ere.
agentziak | erredakzioa
Astearte honetatik aurrera, Interneten bidez erosketak egiteko aukera ematen duen konpainiak urrats berri bat emango du, elikagaiak salduz eta etxea garbitzeko zerikusia duten produktuak eskainiz. Denda egunero izango da zabalik eta bezeroek 24 orduko epearekin jasoko dute egindako erosketa.
François Nuyts Amazon.es web guneko zuzendariak “honakoa multinazionalarentzat urrats garrantzitsua” dela adierazi du. Izan ere, gaurtik aurrera bezeroek ‘klik’ batekin nahi dituzten elikagai guztiak erosteko aukera izango dute. Halaber, François Nuytsek jakinarazi du datozen asteetan produktu gehiago eskainiko dituztela.
Bestalde, tokian tokiko ekoizleek eta elikagaien banatzaileek Marketplace ataria dute eskura. Modu horretan, euren produktuak zuzenean saltzeko aukera izango dute Europa osoan.