Teknologia -
Sherpa Keynote
Wozniak, Appleren fundatzailea, Bilbon izango da azaroan
Era berean, Celestino Garcia Samsungen presidenteordeak ere parte hartuko du ekitaldian.
eitb.eus
Sherpa Keynote ekitaldia iragarri du gaur konpainiak azaroaren 9rako Bilboko Campos Eliseos Antzokian. Bertan izango dira Xabier Uribe-Etxebarria Sherparen fundatzailea, eta Steve Wozniak, Applerena, gonbidatu gisa.
Carlos Latre umoristak ere hartuko du parte ekitaldian, eta Celestino Garcia Samsungen presidenteordea ere izango da bertan. Izan ere, akordioa sinatu zuen aurreko maiatzean Sherpa Next Samsungen gailuetan sartzeko.
Berrikuntzak iragarriko ditu Sherpak azaroaren 9an, start-up edo enpresa azaleratu berrien alorrean aitzindari izatea helburu.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea