Teknologia -

Ordainpeko zerbitzua

YouTubeko bideoak iragarkirik gabe ikusgai, ordainduz gero

Horrez gain, YouTube Music izeneko musika aplikazio berria abian jarriko duela iragarri dute.

YouTube.
YouTube.
YouTube.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

YouTubek iragarri du ordainpeko zerbitzu berri bat eskainiko duela urriaren 28tik aurrera, bideoak iragarkirik gabe ikusi eta gorde ahal izateko, hilean 9,99 dolar ordainduta.

“Urteetan aritu zaizkigu erabiltzaileak esaten beren bideo gogokoenak etenaldirik gabe ikusi nahi zituztela, eta urriaren 28tik horrela ikusteko aukera izango dute”, esan du YouTubek bere blog ofizialean.

Bideo plataformak beste iragarpen bat ere egin du: YouTube Music izeneko musika aplikazio berria jarriko dute laster abian.

Amaitzeko, eduki original esklusiboak eskainiko dituen YouTube Red kanala datorren urtean egongo da martxan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Teknologia Youtube Google Eguneko albisteak