Teknologia -
Fun&Serious Game jaialdia
'Tale of Tales', bideojoko independente onena Bilboko jaialdian
AzPLAY bideojoko independenteen lehiaketa egin dute Fun&Serious Game jaialdian. "The Desilusion of Von Sottendorff and his Square Mind" izan da euskal bideojokorik onena.
Agentziak | Erredakzioa
Sunset enpresaren "Tale of Tales" jokoak irabazi du bideojoko independente onenaren saria AzPLAY txapelketan, Bilboko Fun&Serious Game bideojokoen jaialdiaren baitan.
Horrez gain, "Pavillion" lanari (Visiotronick) eman diote diseinu onenaren saria; eta ''Panoramical" lanak lortu du soinu eta musika onenarena (Fernando Ramallo eta David Kanaga dira egileak).
Jokagarritasun onenarena Spaces of Play etxearen ''Future Unfolding'' lanarentzat izan da, eta Delirium Studios ekoiztetxearen "The Desilusion of Von Sottendorff and his Square Mind" izan da euskal bideojokorik onena.
5.000 euro jasoko dituzte saritutako bost lanek.
Guztira, 158 bideojoko aurkeztu dituzte aurtengo edizioan, mundu osoko 30 lurraldetik, antolatzaileek jakitera eman dutenez.