Teknologia -

Sukaldaritza

Berasateguik 'masterclass' bat eskainiko du Twitteren, hilaren 10ean

Hain zuzen ere, errezeta bat azalduko du: bakailao kokotxak alkatxofekin eta tipulinarekin.

Martin Berasategui sukaldaria. EiTB
Martin Berasategui sukaldaria. EiTB
Martin Berasategui sukaldaria. EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Martin Berasategui sukaldari donostiarrak masterclass bat eskainiko du Twitterren abenduaren 10ean. Sare sozial horretan sukaldaritzari buruz egingo den lehen klase magistrala izango da.

Tailer birtuala 20:00etan hasiko da, eta Berasateguiren Twitter profilean edo #TweetAndCook etiketa erabilita jarraitu ahalko da.

Masterclass horretan, sukaldariak errezeta bat azalduko du: bakailao kokotxak alkatxofekin eta tipulinarekin.

"Sukaldaritzako zaleek plater berria ikasi ahalko dute, eta trebetasun gutxiago dutenentzat Gabonetarako entsegua izango da", azaldu du sukaldari donostiarrak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gastronomia albisteak Xeko albisteak 2024 EAE Sare sozialak berriak Albisteak