Teknologia -
Informazioa aurreratu zuen
Israeleko militar batek Facebooken operazio baten berri eman du
Facebookeko profila eguneratzeagatik 10 hilabeteko kartzela zigorra jarri diote eta unitatetik bota dute.
Erredakzioa
Duela aste batzuk, ejertzito israeldarrak atxiloketa operazio bat bertan behera utzi behar izan zuen goi-mailako unitate batetako soldadu batek Facebooken operazio baten nondik-norakoak aurreratu zituelako. Sare sozialean hurrengo egunetako lana deskribatzen zuen, horrela jakitera eman du Jerusalem Post egunkariak.
Operazioaren arduradunek bertan behera uztea erabaki zuten, izan ere, haien segurtasuna eta ekimenaren arrakasta arriskuan zeudela pentsatu zuten. Hala ere, egun batzuk beranduago, operazioa martxan jarri zuten eta arrakastatsua izan zen. Bestalde, Facebookeko profila eguneratzeagatik 10 hilabeteko kartzela zigorra jarri diote soldaduari eta, gainera, unitatetik bota dute.
Israeleko Segurtasun Indarren Informazioaren Segurtasunerako Unitateak "arerioek Interneten Segurtasun Unitateari buruzko informazioa aztertzen" dutela jakinarazi du publikoa egin duen karta batean.
Hala ere, oraingo hau ez da kasu bakarra izan. 2008an, Ejertzitoko Inteligentzia Zerbitzuko soldadu bati Facebooken kontuzko informazio aditzera ematen zuen argazki bat jartzeagatik 19 eguneko kartzela zigorra jarri zioten.