Teknologia -
Bi hilabete
Appleren iPad ordenagailua apirilaren amaieran izango da Estatuan
Prezioa ez dugu ordura arte jakingo eta data horretan ere Alemanian, Australian, Kanadan, Frantzian, Italian, Japonian, Suitzan y Erresuma Batuan jarriko dute salgai.
Erredakzioa
Apirilaren amaiera aldera iritsiko da Appleren iPad ordenagailua eta data horretan jakinaraziko dute zein izango den aparatuaren prezioa, horrela adierazi du konpainiak.
Data horretan ere Alemanian, Australian, Kanadan, Frantzian, Italian, Japonian, Suitzan y Erresuma Batuan jarriko dute salgai. Horrez gain, urte honetan zehar beste hainbat herrialdeetara iritsiko da.
Ameriketako Estatu Batuetan, bestalde, konpainiak aurreratu du apirilaren 3tik aurrera, WiFi konexioa duten iPadak kaleratuko dituztela eta WiFi eta 3G teknologia dutenak, berriz, beste herrialdeetan salgai jartzen dutenean kaleratuko dutela zehaztu dute.