Teknologia -
Windows ireki ostean
Opera nabigatzaileak bere kuota % 35era igo nahi du
Joan den martxoaren 1etik, EBk agindu zuen bezala, Microsoftek erabiltzaileak nahi duen nabigatzailea aukeratzeko (Google Chrome, Explorer, Firefox, Safari edo Opera) parada eskaintzen du.
Erredakzioa
Ehuneko 5etik % 35era igo nahi du bere merkatu kuota Opera nabigatzaileak. Hori da enpresaren helburua Windowsek nabigatzailea aukeratzeko parada ematen duenetik, horrela adierazi du Charles McCatheiNeville Opera Softwareko arduragunak.
Joan martxoaren 1etik, Europar Batasunak agindu zuen bezala, Windowsek erabiltzaileari nahi duen nabigatzailea aukeratzeko leihotxo bat eskaintzen du. Aukeren artea Google Chrome, Explorer (Microsoft), Firefox (Mozzilla), Safari (Apple) edo Opera daude.
McCatheiNevillek adierazi du Opera nabigatzailerik zaharrena dela eta bere helburua bere kuota handitzea da, baina beti ere beste nabigatzaileekin lehian jarraituz, batek besteak baino garrantzi handiagorik hartu ez dezan, izan ere, "merkatuarentzat ez da ona". Horrez gain, "Windowsen irekieraren lehen egunetan deskarga asko egiten" ari direla adierazi du, "baina merkatua nola kokatuko den jakiteko hilabete batzuk itxaron beharko dira".
Nabigatzailearen arduradunak Opera azkarrena, eraginkorrena, errazena eta ziurrena dela esan zuen. Gainera, zerbitzari batek bezala funtzionatzen du eta, hortaz, beste edozein ordenagailurekin fitxategiak banatzeko aukera ematen du.
Opera 1995an Norvegian jaio zen eta bere PCko merkatu kuota ehuneko bostekoa besterik ez izan arren, Operako ordezkariak jakinari zuen sakelakoen merkatua ezagunagoa dela.