Teknologia -

Lehen aldia

Facebookek Googlek baino bisita gehiago izan zituen joan den astean

2009ko aste berdinarekin alderatuz gero, Facebookeko bisita kopuruak ehuneko 185 gora egin du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joan den astean Faceboook sare soziala Interneteko bisitatuena izan zen AEBetan. Ordura arte, lehen postu hori Googlek betetzen zuen, horrela adierazi du Experian Hitwise enpresak.

Facebookek Ameriketako Estatu Batuetako Interneteko trafikoaren ehuneko 7,07 lortu zuen martxoaren 6a eta 13a arteko astean. Googlek, berriz, ehuneko 7,03 eskuratu zuen.

Ikerketak Facebook.com eta Google.com domeinuak bakarrik alderatzen ditu, Gmail, Google Maps edo Youtube bezalakoak kontuan izan gabe.

2009ko aste berdinarekin alderatuz gero, Facebookeko bisita kopuruak ehuneko 185 gora egin du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea