Teknologia -

Sare sozialak

Ricardo Gallik Meneame utzi du

Denbora faltagatik eta webguneak "pertsona eta ideia berriak" behar dituelako hartu duela erabakia azaldu du Meneameko fundatzaileak.

Ricardo Galli Meneameko sortzailea. Argazkia: Facebookeko profil pertsonala
Ricardo Galli Meneameko sortzailea. Argazkia: Facebookeko profil pertsonala
Ricardo Galli Meneameko sortzailea. Argazkia: Facebookeko profil pertsonala

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Meneame-ko sortzaileak, Ricardo Gallik, utzi egin du sare sozial horretako zuzendaritza, 10 urteren ostean.

Agiri batean, Gallik azaldu du denbora faltagatik eta webguneak "pertsona eta ideia berriak" behar dituelako hartu duela erabakia.

Orain, Remok eta Daniel Seijo Diario Motor webguneko sortzaileak gidatuko dute Meneame. Azken hori izango da, gainera, zuzendari nagusia.

Gallik Meneameko akzioen % 42 zituen, eta horietako “asko” saldu ditu.

Meneame, Espainiako web 2.0ko ikurretako bat

Meneame 2005ean jaio zen, eta albisteak partekatzeko eta sustatzeko sare sozial bat da. Erabiltzaileek eurek gaineratzen dituzte edukiak, eta botoak ematen dizkiete.

Espainiako web 2.0ko ikurretako bihurtu zen, baina, hala ere, ez du lortu negozioa izatea, Gallik berak aitortu duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Sare sozialak gaur Albisteak