Teknologia -

Goranzka dagoen joera

'The Times' egunkaria ere ordainpekoa izango da Interneten

Ekainetik aurrera, erabiltzaileek 1,1 euro ordaindu beharko dituzte egunean, edo 2,2 astean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

The Times egunkari britainiarraren eta The Sunday Times igandeetan kaleratzen duen edizioaren webguneetan sartzeko ordaindu egin beharko dute erabiltzaileek ekainetik aurrera, News International (NI) hedabideon jabe den konpainiak gaur jakinarazi duenez.

Bi egunkariek webgune ezberdinduak ateratiko dituzte maiatzean (orain webgune bateratua dute: Times Online), eta ekainetik 1,1 euro kobratuko dituzte eguneko, edo 2,2 asteko.

Adituen ustez, gainerako hedabideek adi-adi jarraituko dute webguneen arrakasta.

Rebkha Brooks News Internationaleko kontseilari delegatuak adierazi du "une erabakiorra" dela kazetariarentzat, eta hau "ezinbesteko pausoa" da albisteen negozioa "proposamen ekonomiko interesgarria" izan dadin.

Interneten kobratzea, goranzko joeran

Interneteko edukiak ikusteko kobratzea goranzko joeran dago hedabideen artean, krisiaren ondorioz publizitateak diru gutxiago ematen duelako.

Adibidez, The New York Times ordainpekoa izango da 2011tik aurrera, egunkariak berak urtarrilean iragarri zuen.

Hain zuzen ere, kazetak eredu mistoa erabiliko du. Erabiltzaileek doaneko artikulu kopuru jakin bat irakurri ahal izango dute hilean, baina ondoren ordaindu egin beharko dute idatzi gehiago irakurri nahi badituzte.

Le Figaro egunkarri frantziarra ere ordainpekoa da Interneten.

Eta Espainian, El Mundo-k ordainpeko edukietako plataforma bat sortu du, Orbyt izenekoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea