Teknologia -

Teknologia mugikorra

IPhonerako aplikazio berri batek erosketak erraztuko ditu

Eskaintzan dauden tomateak non landu diren jakiteko eta erosten ditugun oilaskoak zer jaten duten ezagutzeko nahikoa izango da produktuaren barra-kodeari argazkia ateratzea.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

IPhonerako aplikazio berriak erosketak erraztuko ditu. Produktuaren barra-kodeari argazki bat ateratzeak posible egingo du erosten ditugun arrautzak nondik datozen ezagutzea, kontsumitzen ditugun barazkiak non lantzen diren jakitea eta aukeratzen ditugun oilaskoak zer jaten duten, eta haien elikadura balioa zein den identifikatzea.

"App" (aplikazio mugikorra) berria estatu batuetako lau gazteek diseinatu dute. Aplikazioa "Augmented Living Goods'''' (AUG) du izena eta smartphone (telefono adimendua) guztiek erosten ari diren produktuen informazioa eskuratzea ahalbidetzen du.

"AUG"en sortzaileek kontsumitzaileri aukerarik ekologikoena eta osasuntsuena aukeratzen laguntzeko diseinatu zuten. John Healy App-aren sortzaileak adierazi duenez, "AUG ekoizleen inguruko informazio jarioa eskaintzen die erosleei erabaki egokiagoak har ditzaten

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea