Teknologia -

TELECENTRE EUROPE

Ikanos Eusko Jaurlaritzaren proiektua, Europan erreferentzia

Proiektuaren -Ekonomia eta Lehiakortasun Sailak garatutakoa- helburua da erakustea zer diren gaitasun digitalak, zeintzuk diren funtsezkoak eta nola hobetu daitezkeen euskal gizarte osoan.

erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Telecentre Europe-k gaur, martxoaren 3an, Amsterdamen egin duen batzar orokorraren iritziz Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren “Ikanos” programa aitzindaria da hiritarren, administrazioaren, hezkuntza sektorearen eta euskal gizarteko beste sektore batzuen gaitasun digital komunen premiei erantzuten. Halaber, "jardunbide egokia ere bada Europako gainerako herrialdeetarako bere kontzeptualizazio, metodologia eta aplikazioarengatik", ohar baten bidez jakinanarazi dutenez.

Hala berretsi dute gomendioen eta jardunbide egokien “Guidelines on the adoption of DIGCOMP” txostenean, bertan esan dutenaren arabera, “Ikanos” proiektua Europa osorako “erreferentzia nabarmena” da, eta deskribatzen da garatu diren jardueretako batzuek izandako oihartzun zabala, adibidez gaitasun digitalen auto-ebaluazio testarena, zeinari esker 18.000tik gora erabiltzailek (hiritarrek, irakasleek, ikasleek eta beste kolektibo profesional batzuek) eskuratu baitute profil digitala.

“Ikanos” proiektua Eusko Jaurlaritzaren 2015erako Agenda Digitalaren baitan zehaztu eta garatutako ekimen bat da, eta bere helburua da erakustea zer diren gaitasun digitalak, zeintzuk diren funtsezkoak eta nola hobetu daitezkeen euskal gizarte osoan.

Hala, “Ikanos” proiektuari esker posible izan da hezkuntza, administrazioa, osasuna eta beste hainbat sekoretako 18.000 hiritarren profil digitalak zehaztu eta txertatzea.

Telecentre Europe da Europako telezentroen sare eta teknologia digitalen ikaskuntza-zentro gehien ordezkatzen dituen Europako antolakundea. Toki horietan pertsona helduek aukera dute Interneten sartzeko eta azken teknologia digitalak erabiltzen ikasteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza albisteak Eguneko albisteak