Teknologia -
Teknologia
Dagoeneko 830 bideo-joko sortu dituzte iPad-entzat
Horrez gain, iPod Touch eta iPhonen jolasteko sortuta dauden 25.000 bat bideo-joko ere erabilgarriak izango dira Appleen azkeneko gailuan, duela egun gutxi salmentan jarrita.
Erredakzioa
Nahiz eta iPad-a gogor kritikatu bideo-jokoetarako egokia ez zelakoan (ukipen pantaila edota tamaina handia duelako) dagoeneko 830 joko sortu dituzte, formatu handira, bereizmen handira eta ukipen pantailara egokituta. iPadduela astebete eta erdi inguru jarri zuten salmentan.
Kopuru horretan ez dago kontuan hartuta iPod Touch eta iPhonen jolasteko sortuta dauden 25.000 bideo-jokoak, erabilgarriak izango baitira Appleen azkeneko gailuan, telefono azkarra eta ordenagailu mugikorraren tarteko gailua, baina jokalariak ere erakartzeko asmoarekin egindakoa.
"iPad-a laugarren pausoa da bideo-jokoen garapenean" Gonzague de Vallois Gameloft-eko presidenteordeak esan duenez.
"Lehenengo pausoa mikroprozesadorea izan zen, bigarrena bide-jokoen kontsola eta hirugarrena telefono azkarra (Smart Phone). Plataforma horiek guztiek bide-jokoak eraldatu zituzten euren moduan", De Valloisen hitzetan.
Applek 500.000 bat iPad saldu ditu jada, eta Morgan Stanley Katy Huberty analistak aurrikusi duenez, 8 eta 10 milioi artean salduko du iPad-ek aurten.