Teknologia -
Administrazio publikoak
Eusko Jaurlaritzaren izaera berritzailea saritu du Tecnimapek
Tecnimap erakustoki handi bat da administrazioak eraberritzean izandako aurrerakuntzak ikusteko. Aurtengoa Zaragozan izan da, baina 2012an Tecnimap-en 12. edizioa Euskadin izango da.
Erredakzioa
2012an Tecnimap-en 12. edizioa Euskadin izango da. Hori da herri administrazioen teknologiei buruz Espainian egiten den azokarik garrantzitsuena eta bi urtetik behin izaten da.
Horrela erabaki du gaur Zaragozan bukatu diren jardunaldi hauek antolatzen dituen batzordeak. Horrela saritu egin da Eusko Jaurlaritzaren izaera berritzailea eta, hain zuzen ere, aste honetan Eusko Jaurlaritzak Aragoiko hiriburuan erakutsi ditu administrazio elektronikoko alorrean bere sailek garatu dituzten 24 proiektu.
Tecnimap erakustoki handi bat da administrazioak eraberritzean izandako aurrerakuntzak ikusteko. Bertan biltzen dira informazio teknologien alorrean herri administrazio desberdinek bidalitako ordezkariak, eta arloko enpresa nagusiak baita gaian adituak direnak ere.
Azken batean, informazio eta zerbitzu publikoen teknologien alorrean esperientziak, ideia eta proiektuak elkarri trukatzeko gune garrantzitsu bat da.
Zaragozako ekitaldian 171 erakustoki izan dira, horietatik 55 administrazio eta erakunde publikoenak izan dira. Gainera bertan bildutako bisitariak 6.000 baino gehiago izan dira.