Teknologia -

Berritutako klasikoak

Romeo eta Julietaren bertsio berria, Twitterren eta YouTuben

Such Tweet Sorrow izena du moldaketa berriak. Ekimena Royal Shakespeare Companyren (RSC) eta telefono mugikorretarako entretenimendu aplikazioak egiten dituen Mudlark ekoiztetxearen proiektua da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Shakespeareren obrarik ospetsuenetako bat da Romeo eta Julieta. Orain, moldaketa berri bat egingo dute Twitterreko mezuekin eta YouTubeko bideoekin.

Such Tweet Sorrow izena du esperimentuak eta Royal Shakespeare Companyren (RSC) eta telefono mugikorretarako entretenimendu aplikazioak egiten dituen Mudlark ekoiztetxearen proiektua da.

Istorio berria jatorrizkoan apur bat oinarritu dute antolatzaileek, baina hortik abiatuta, aktore taldeak Twiterreko mezu laburren bidez inprobisazio lana egingo du. Zenbait mezu jada ikusgai suchtweetsorrow.com webgunean.

Bost aste eskainiko dizkiote ekoizpenari eta bai pertsonaiak beraien artean baita "ikusleriarekin" ere elkarri eragingo diote.

Pertsonaia nagusiak

Auto istripu baten ostean, urteetan elkar gorroto duten bi familien inguruan garatuko da istorioa, 2000 urtean eta zehaztu gabeko Ingalaterrako udalerri batean.

Charlotte Wakefield aktoreak egingo du Julietaren papera, laster 16 urte beteko ditu eta hori ospatzeko jai bat egin behar duen pentsatzen ari da. Bere Twitterreko izena @julietcap16 da. "Bere Xboxarekin jolasean oso lanpetuta" dagoenez, Romeo beranduago azalduko da agertokian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea