Itxi

Teknologia

Berrikuntzak

Facebookek erabiltzaileen eta enpresen bitartekari izan nahi du

agentziak | erredakzioa

Messenger-en bidez, adimen artifizialarekin funtzionatzen duten laguntzaile birtualak ('chatbots') jarriko ditu martxan erabiltzaileek eskatu eta kontsumitu ahal izateko.

  • Mark Zuckerberg Facebooken kontseilari ordezkaria.

    Mark Zuckerberg Facebooken kontseilari ordezkaria. Argazkia: Efe

Mark Zuckerberg Facebooken kontseilari ordezkariak esan du Messenger-en erabiltzaileak loreak eskatu, informazio artikuluak kontsultatu eta enpresekin harremanetan jarri ahal izango direla adimen artifizialarekin funtzionatzen duten laguntzaile birtualen ('chatbots') bitartez.

"Enpresa bati lagun bati idazten zaion moduan idazteko aukera behar dela uste dugu", adierazi du Zuckerbergek San Frantziskon egiten ari diren urteko konferentzian.

"Ez dut inor ezagutzen telefonoz enpresekin hitz egitea gustatzen zaiona, ezta zerbait erabili behar duen bakoitzean aplikazio bat instalatzea gustatzen zaiona. Horregatik bihurtu dugu Messenger negozioak erabiltzaileekin komunikatzeko aplikazio", adierazi du Facebooken arduradunak.

'Chatbots'

Robot adimendunak edo 'chatbots'ak adimen artifizialeko programa interaktiboak dira, gizakien elkarrizketak simulatzen dituztenak.

'Chatbots'ak ez dira ezagunak oraindik AEBn eta Europan, baina erabilera oso zabaldua dago Asiako mezu aplikazioetan, WeChaten esaterako. Izan ere, mediku hitzorduak, erosketak eta diru-bidalketak egin ditzakete han tresna horren bitartez.

Pixkanaka hobetzen ari dira elkarrizketen egiazkotasuna, baina oraindik akatsak egiten dituzte.

Horren harira, Microsoftek Tay izeneko 'chatbot'a kendu behar izan zuen Twitterretik, erabiltzaileekin izandako elkarrizketa batzuetan erantzun arrazistak eta kaotikoak ematen zituelako.

Facebook Live

Bestalde, Zuckerbergek iragarri du bideo emanaldiak zuzenean egiteko zerbitzua, Facebook Live, garatzaileentzat irekita egongo dela aurrerantzean, funtzio berriak sortzeko.

Konpainiak bideoak sortzeko, partekatzeko eta pertsonalizatzeko modu berriak iragarri zituen hilabete hasieran, 1.000 milioi erabiltzaileen artean bideoen ekoizpena areagotzeko.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena