Teknologia -

Azelerometroa

Lurrikarak antzemateko gailu bat, edozein PCtan erabiltzeko

Ikertzaile-talde estatubatuar batek sistema informatiko bat sortu du, mugimendu sismikoak neurtzeko edozein ordenagailutik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Edonor kapaz izango da mugimendu sismikoak detektatzeko estatubatuar ikertzaile talde batek sortutako sistema informatiko berri bati esker. Edozein ordenagailuk daukan gailu-elektroniko bati esker, sistema berri horrekin egon daitezkeen mugimendu sismiko guztiak detektatu ahal izango dira.

Elizabeth Cochran eta Jesse Fishaer Lawrence ikertzaileek neurketa sismikorako ekipo konplexu eta garestiak ordezkatu dituzte eta azelerometroak (gailu-elektronikoa) erabiltzen hasi dira. Sistema berriari esker, etorkizunean Haitin, Txilen eta Txinan izandako antzeko hondamendiak saihestu ahal izango dira.

Azelerometroak ordenagailu eta aparatu elektronikoetan dauden gailu txikiak dira. Dispositibo horiek ahalbidetzen dute iPhoneko pantailaren irudia biratzea telefonoari bulta ematen diogunean edota bolo partida bat jokatzea Wii kontsolako manduekin.

Cochrank eta Lawrencek, mundu osoko 1.000 bolondres baino gehiagorekin batera, "Quake-Catcher Network" sistema sortu dute, lurrikarak antzematen dituen sarea, alegia. Sareak sortzen diren mugimendu sismikoen informazioa batzen du bolondresen ordenagailuek jasotzen dituzten datuei esker.

Proiektu honetan parte hartzeko erabiltzaileek software programa bat deskargatu behar dute eta haien ordenagailuek, automatikoki, ikertzaileei informazioa bidaliko diete 4.0 gradu baino gehiagoko dardara antzematen dutenean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea