Teknologia -

Berregituraketa

Intelek 12.000 langile kaleratuko ditu

2016ko lehen hiruhilekoan irabaziak eduki arren, kaleratzeak PCaren osteko garaiari behar bezala heltzeko agindu ditu konpainiak.

Mundu osoan dituen langileen % 11 kaleratuko ditu Intelek. EFE
Mundu osoan dituen langileen % 11 kaleratuko ditu Intelek. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Intel AEBko mikroprozesatzaileen fabrikatzaileak 12.000 behargin, langileriaren % 11, kaleratuko ditu 2017a arte, konpainiak jakinarazi duenez.

PCaren osteko garaiari posizio sendo batekin heldu behar diola adierazi du Intelek berregituraketa argudiatzeko: "Ordenagailu pertsonalaren (PC) negozio tradizionaletik hodeian oinarritutako batera jauzia egin behar dugu".

Hala, hodeian oinarritutako produktu eta teknologietan inbertsioak handituko ditu, errentagarritasuna lortzeko bidean.

Hori konpentsatzeko, 2017ra bitarte, 12.000 lanpostu kenduko ditu borondatezko bajen eta kaleratzeen bidez. Urte bakoitzeko 750 milioi dolar (664 milioi euro) aurreztuko dituela uste du konpainiak.

Irabaziak 2016ko lehen hiruhilekoan

Kaleratzeak 2016ko lehen hiruhilekoen emaitzak argitaratu dituen egun berean iragarri ditu Intelek. Urteko lehen hiru hilabeteetan, 2.046 milioi dolarreko (1.810 milioi euro) etekin garbia izan du konpainiak, 2015eko epe berean baino % 2,7 gehiago.

Negozio-bolumena 13.702 milioi dolarrekoa izan da (12.125 milioi euro), iaz baino % 7,2 gehiago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lana Ekonomia 2024