Teknologia -

SALAKETA

Google: 'Androidek lehiari ez diola kalte egiten erakutsiko dugu'

Googleren aurkako salaketa jarri du Europako Batasunak, Android sistema eragilearekin monopolioa sustatzea egotzita.

EFE
EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIO

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Europar Batasunarekin elkarlanerako prest gaude, Android sistemak konpetentzia eta kontsumitzaileei ez diela kalte egiten erakusteko". Horrela erantzun dio Googlek, goizean, EBk jarritako salaketari. Blog korporatiboan argitaratuko agiri baten bidez, konpainia estatubatuarrak esan du "oso serio" hartu dituela Europatik egindako salaketak, eta lankidetza eskaini dio EBri, egoera argitzeko.

EBk gaur jarritako salaketaren arabera, Googlek "lehiaren aurkakoak" diren akordioak sinatu ditu telefono eta tablet ekoizleekin, euren produktuetan Android sistema instalatzeko. Horrek lehiari eta berrikuntzari kalte nabarmena egiten diola uste du Europak.

"Gure eredua ikertu du EBk, eta gaur gure kontrako karguak aurkeztu ditu, gure jardunak alorreko enpresen arteko lehian eragin kaltegarria duelakoan. Guk sinatutako akordio guztiak guztiz libreak dira", esan du konpainiak.

Margrethe Vestager Lehiarako komisario europarrak esan duenez, aurretiazko ikerketek agerian utzi dute balitekeela Googlek EBren araudia urratzea. Hamabi asteko epea du, orain, Googlek salaketoi modu ofizialean erantzuteko. Ahozko agerraldia ere eska dezake konpainia estatubatuarrak, azalpenak emateko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Teknologia Batasun europarra Europa bideoak Google Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea