Teknologia -

Teknologia aurreratua

NEC japoniarrak 3Dko ordenagailu bat kaleratuko du irailean

Aparatu berriak Blu-Ray disko irakurlea izango du eta 3Dko pelikulak eta programak betaurreko bereziekin ikusteko aukera eskainiko du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Japoniako NEC elektronika-fabrikatzaileak irudiak hiru dimentsiotan erakusteko gaitasuna izango duen ordenagailu bat merkaturatuko du datorren irailean, horrela adierazi du Kyodo bertoko agentziak.

NECek lehen prototipo bat aurkeztu du eta aparatu berria ohiko ordenagailu bat baino 15.000 eta 20.000 yen (120 eta 160 euro) garestiagoa izango dela adierazi du.

Ordenagailuak Blu-Ray disko irakurlea izango du eta 3Dko pelikulak eta programak betaurreko bereziekin ikusteko aukera eskainiko du. Horrez gain, telebista sintonizadore bati esker hiru dimentsiotako irudiak ikusteko aukera emango du.

Albistea 3D teknologia duten telebista berriak merkatura iritsiko direnean ezagutu dugu. Horien artean dira Panasonicena, ostiral honetan bertan Japoniako dendetara iritsiko dena, edo Sony etxearena, ekainean salgai jarriko dutena. Toshibak eta Sharpek ere uda honetan 3D telebistak kaleratzeko asmoa dutela adierazi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea