Teknologia -
Merkataritza elektronikoa
Markek haien produktuak Interneten saltzea debekatzea eskatu dute
eBayk eta hainbat kontsumitzaile elkartek eskaerak merkataritza elektronikoa kaltetu lezakeela esan dute.
Erredakzioa
Marken jabeek lokal fisikorik ez duten Interneteko dendei haien produktuak saltzea debekatzea eskatu diote Europako Batzordeari, izan ere, "beraien irudia babestu behar" dutela argudiatu dute.
Hala ere, eBayk eta hainbat kontsumitzaile elkartek eskakizun berriak merkataritza elektronikoa kaltetu lezakeela esan dute eta Batzordea, orain, horren alde apustu egiten ari dela gogoratu dute. Klausula Batzorkeak gaur onartu ditzakeen arau berrien artean dago.
Marken jabeek (askotan luxuzko produktuak) gastuak ordaindu gabe beraien promozio kanpainak aprobetxatzen dituzten lehiakideen jarrerarekin amaitzeko eskatu dute.
Bestalde, eBayko abokatu batek Europako Batzordea kritikatu du merkataritza elektronikoa promozionatzeko lan gehiago egin ez izanagatik.
BEUC Europako Kontsumitzaileen Elkarteak adierazi du klausula berria lehian eragina izan dezakeela. "Kontsumitzaileek beraien ondasunak non erosteko aukera izan beharko lukete eta fabrikatzaileak eta saltzaileak kontsumitzaileen eskaeren menpe egon beharko lirateke", esan du Monique Goyens BEUCeko zuzendari nagusiak.