Teknologia -
Sarean arrakasta lortu du
The Kelly Familyren "Agur Jaunak" bideoak, 300.000 bisita Youtuben
Bideoa taldeak Alemanian eskaini zuen kontzertu batekoa da eta 2007ko ekainean igo zuten sarera.
Erredakzioa
The Kelly Family musika taldeak interpretatutako "Agur Jaunak" abestiaren bideo batek ira 300.000 bisita lortu ditu Youtuben. Bideoa taldeak Alemanian eskaini zuen kontzertu batetakoa da eta 2007ko ekainaren 22an igo zuten sarera.
2008ko hasieran, emailen bitartez eta aupatu.com albiste sarean egindako sarrera bati esker, bideoaren bisitak goraka egin zuten. Sei hilabetetan 10.000 bisita gainditu zituen.
Ibilbide luzea
The Kelly Family 30 urte baino gehiagoko ibilbidea duen folk talde bat da eta Europam milioika disko saldu ditu. Talde ospetsu hau bederatzi anai-arrebek eta beraien gurasoek osatzen dute.
Kellytarrak Ameriketako Estatu Batuetatik Alemaniara joan ziren. Ondoren, Iruñera iritsi ziren eta bertako taberna ospetsu batean kontzertuak eskaintzen zituzten.
Bi urte beranduago, 1975an, kalean jotzen zutenean aurkitu zituzten eta berehala lehen diskoa grabatu zuten. Lehen lan hura oso arrakastatsua izan zen Alemanian eta, ondoren, Europa osoan.