Teknologia -

Internet

Spotifyk Facebook gaineratu du bere zerbitzuan

'Streaming' bidez musika eskaintzen duen zerbitzuak hainbat berritasun iragarri ditu, hala nola "soslai musikal" bat sortzeko aukera.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Spotify musika portalak iragarri du berritu egingo duela bere zerbitzua, belaunaldi berriko plataforma bat sortzeko. Besteak beste, Facebookekin konektatzea ahalbidetuko du, bi webguneen erabiltzaileak harremanetan jar daitezen.

Berritasun inportanteena Spotifyren "soslai musikala" da, lagunak gaineratzen eraikitzen dena.

Soslai hori erabiltzaileak Interneten izango duen "nortasun musikala" izango da, eta gustukoen dituen taldeak, gehien entzundako abestiak eta abar erakutsiko ditu, beste edozein webgunetan erakusteko aukera ere emanda.

Lagunak, lehentasuna

''Streaming'' bidez musika entzuteko zerbitzuaren beste berritasun bat sarrera erretilua da. Spotifytik azaldu dutenez, aurrerantzean abesti bat arrastatu eta lagun baten izenera eraman ahal izango da, haren sarrera erretiluan ager dadin.

Halaber, Facebookeko erabiltzaileek publikatzen dituzten abestiak Spotifyko atal zehatz batean agertuko dira.

''Liburutegia'' ere sortuko dute, erabiltzailearen eta Spotifyren musika biltegiak bateratzeko.

Daniel Ek Sportifyko sortzaileak esan du "beste urrats" bat egin dutela "musika konektatzeko bidean".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea