Teknologia -
33 urte beranduago
Botila batean mezu bat sartu zuen eta Facebooken erantzuna jaso du
Gizon batek bere aitaren yatetik botila bat bota zuen 14 urte zituenean eta emakume batek 33 urte beranduago aurkitu du. Mezuak osorik jarraitzen zuen.
Erredakzioa
Olivier Vadewallek 14 urte zituen Azoreetatik nabigatzen ari zirela, bere aitaren yatetik mezu bat zuen botila bat bota zuenean. Orain, 33 urte beranduago, Vandewallek erantzuna jaso du Facebooken.
Lorraine Yates izeneko emakume ingeles batek botila aurkitu duela adierazteko mezu bat bidali dio Vanderwalleri Facebook bitartez. Horrela adierazi du The Sunegunkariak.
Aurkitutakoa Vanderwallek botatako botila zela frogatzeko, Yatesek mezuaren kopia bat bidali zion, izan ere, mezuak osorik jarraitzen zuen.
Olivierrek orain 47 urte eta bi seme ditu eta harrituta dagoela adierazi du: "Gure aitaren yatearent izena aipatu zuen arte ez nekien zertaz hitz egiten ari zen". Mezua "ardo botila batean sartuta zegoen eta gure aitak kortxoa argizariarekin ixtea esan zigun, ura sartuko ez zela ziurtatzeko", esan du.