Teknologia -
Prezioa erabiltzailearen esku
Koldo Saratxagak Interneten jarri du bere azken liburua
Loslibrosdek2k.com webgunean, erabiltzaileak Saratxagaren liburua deskargatu dezake eta berak erabakiko du zein den lanarengatik ordaindu nahi duen kopurua.
Erredakzioa
El éxito fue la confianza: una historia real ocurrida en el País Vasco en plena crisis de 2008 da Koldo Saratxaga enpresen kudeaketan adituak eta K2K elkartearen sustatzaileak kaleratu duen azken liburua. Saratxagak bere aditu taldeko Jabi Salcedo lankidearekin egin duen lan bat da eta loslibrosdek2k.com webgunean deskargatu daitekeen lehen liburua da.
Liburuan, duela urte eta erdi baino gehiago euskal ETE batek krisi egoera bati aurre egiten lagundu zioteneko esperientzia bildu dute. Horrela, Kizun enpresak (asmatutako izen bat) K2K elkarteak proposatutako Harreman Estilo Berria lidergo eredua martxan jarri zuela kontatu dute.
Hala ere, ez da Saratxagaren idatzizko lan bakarra izango. Urtetan Irizar enpresaren arduradun nagusia izan zenak liburu gehiago argitaratzeko asmoa du.