Teknologia -
Nortasuna ordezkatuz
Twitter, ospetsu faltsuen eta gezurrezko enpresarien tresna
Alejandro Sanz abeslariak Twitter-en bere nortasuna faltsutu dutela eta Hugo Chavez Venezuelako presidentearen kontrako adierazpen arrazistak bere izenean egin dituztela salatu du.
Erredakzioa
Gezurrezko milaka ospetsu eta enpresarik sarean ''twiteatzen'' dute. Twitter Interneten garatzen ari den fenomenoa eta sare sozial bisitatuenetakoa ere, baina bertan publikatzen den guztia ez du ustezko erabiltzaleak idatzi. Sarea, pertsonai ospetsuen, enpresarien edo politikarien nortasuna ordezkatzen duten erabiltzaile ''faltsuz'' beteta dago.
Alejandro Sanz abeslariak norbaitek Twitter-en bere nortasuna faltsutu duela salatu du. Artistez gain, politkariak eta enpresariak ere ordezkatzen dituzte. Steve Jones, Juanes eta Will Smith haietako batzuk dira.
Twitter harreman publikoetrako enpresa eta ospetsu askok erabiltzen duten plataforma bilakatu da, batzuetan, prentsa oharrak iragartzeko ere.
Twitter-en araudian jartzen duenez, norbaiten nortasuna ordezkatzea galarazita dago eta horrelakoa eginez gero kontua betirako baliogabetu dezakete.