Teknologia -
Sare sozialak
Chavezek 200 pertsona kontratatu ditu bere Twitterra erantzuteko
Agintariak Gobernu-programa bat sortu du bere kontura iristen diren mezuak aztertzeko.
Erredakzioa
Venezuelako presidenteak, Hugo Chavezek, duela gutxi ezagutu zuen Twitter, baina dagoeneko jasotzen dituen mezuak erantzuteko zailtasunak ditu. Horregatik, kontura iristen zaizkion mezuak aztertuko dituen Gobernu-programa bat sortu du.
Horrela, aste batean jaso dituen 50.000 mezu horiek erantzuteko, agintari venezuelarrak 200 pertsona inguru kontratatu ditu.
Chavezen kontuak, @chavezcandanga izenekoak, 250.000 jarraitzaile baino gehiago lortu ditu. Horietako asko, behar bada, erretiratutako militarrak bere hitzaldi luzeak 140 karakterera nola laburtuko dituen zain izango dira.
Venezuelak 200.000 kontu baino gehiago ditu eta Chavez jarraitzaile gehien dituen bigarren "tuitlaria" da, Globovisión bertoko telebista katearen atzetik.