Teknologia -
Ikerketa
Euskadiko biztanleek hilean 89 minutu hitz egiten dute telefonoz
Emakumeek gizonek baino gehiago erabiltzen dute telefono mugikorra MÁSmovil operadoreak egindako inkesta batek adierazi duenez.
Erredakzioa
MÁSmovil enpresaren Estatu osoko erabiltzaileen artean egin duten ikerketa batek "emakumeek gizonek baino askoz gehiago hitz egiten dute telefonoz". Operadoreak eskainitako datuen arabera, EAEko emakumeek gizonek baino 24 minutu gehiago hitz egiten dute (101 emakumeek eta 77 gizonek).
Emakumeek SMS zerbitzua ere gehiago erabiltzen dute (24 hilean, gizonezkoek 18), baina Estatuko beste hiritarrekin alderatuz gero, "neurrizko kontsumoa" dutela adierazi dutela esan dute operadorearen arduradunek.
Bi sexuen ohituren arteko diferentziarik txikiena Interneten erabileran aurkitzen da. MÁSmovilek esan duenez, inkestan parte hartu duten emakume eta gizon gehienak 20 minutu aritzen dira egunean bere mugikorrean Interneten nabigatzen informazioa kontsultatzeko edo Facebook, Tuenti edo MSN Messenger sare sozialak bisitatzeko. Emakumeek gizonek baino 23 megabyte gehiago nabigatzen dute (183, gizonezkoek, berriz, 156).