Teknologia -
Sare sozialak
Zapateroren neurriek Internet sutan jarri dute
Ignacio Escolar kazetari eta bloggariak hasi du joera Twitterren #tijeretazo etiketarekin, baina milaka erabiltzaile batu zaizkio presidenteak esandakoaren ordez, beste proposamen batzuk egiteko.
Erredakzioa
Zapaterok gaur aurkeztu dituen gastua txikitzeko neurriek lurrikara eragin dute Interneten. Twitter sare sozialean, Ignacio Escolarrek #tijeretazo etiketa proposatu du eta erabiltzaileen erantzuna berehala iritsi da.
Bidalitako mezuen bitartez, Twitterreko erabiltzaileek Zapateroren proposamenak aztertzen ari dira baina, batez ere, presidenteak aurkeztutako neurriak ez diren beste irtenbide batzuk proposatu dituzte.
Horien artean, erabiltzaileek hurrengoak aurkeztu dituzte: "Erkidego Autonomikoetako presidente ohien soldatak, idazkariak eta visa txartelak murriztea", "Errege Etxea gastu bezala ezabatzea eta has daitezela lanean" edo "pertsona fisikoen errentaren araberako lagunak ematea eta ez haur-txekea bezalako laguntzen guztizko murrizketa".