Teknologia -
Musika
Apple prest dago Tidal streaming bidezko musika zerbitzua erosteko
Tidal plataformak 40 milioi abesti baino gehiago eskaintzen dizkio erabiltzaileari, eta, abestiak esklusiban saltzeagatik, 4,2 milioi harpidedun lortu ditu.
Agentziak | Erredakzioa
“The Wall Street Journal” hedabide iparamerikarrak ziurtatu duenez, Applek Tidal streaming bidezko musika zerbitzua erosteko prest egongo litzateke. Egun, Jay Z rapero estatubatuarra da plataforma horren jabea.
Dirudienez, une hauetan negoziaketetan daude, baina oraindik ez dute akordio bat itxi plataforma digitala erosteko. Zerbitzu horren erosketarekin, Apple Music streaming bidezko musika zerbitzua sustatu nahiko luke Applek.
Tidal plataformak 40 milioi abesti baino gehiago eskaintzen dizkio erabiltzaileari, eta, besteak beste Rihanna edo Beyonceren abestiak esklusiban saltzeagatik, 4,2 milioi harpidedun lortu ditu.
Gainera, Prince abeslariaren abesti guztiak entzuteko aukera ematen du plataforma digitalak. Musikaria duela gutxi hil zen.