Teknologia -
Internet
70 ikerkuntza zabalik eta 150 atxilotu saretiko iruzurrengatik
Lan eskaintza faltsuak, kodeen lapurreta, iruzurrak, ikus-entzunezko pirateria, birus informatikoak, adingabeei eginiko jazarpenak eta haur-pornografia dira sareko mehatxurik behin behinenak.
Erredakzioa
Polizia Nazionaleko Ikerkuntza Teknologikoko Taldeak 4.000 ekipo informatiko baino gehiagori jarraitu die arrastoa, 70 ikerketa zabaldu ditu eta 150 pertsona baino gehiago atxilotu ditu azken urtean Interneten eginiko iruzurrak direla eta.
Interneten egiten diren iruzur ohikoenen berri eman du Poliziak bihar ospatuko den Interneten Nazioarteko Egunari begira. Hain justu, salerosketak eta iruzurrak, banku elektronikoen kodeen lapurreta eta kreditu txartelen bikoizketa dira gehien egiten diren iruzurrak.
Bankuetako kodeen lapurretaren ondotik, ikus-entzunezkoen eta industria-pirateriak osatzen dute delituen bigarren taldea. Musika eta filmen deskargak egiteko, farmakoak faltsutzeko, eta programa informatikoak bikoizteko webguneak sartu dituzte talde honetan.
Segurtasun Logikoko Taldeak "hacker" gisa jarduten duten pertsonen ekimenak ikertzen ditu sistemen segurtasunaren kontrako erasoak ekiditeko.