Teknologia -

"Akats batengatik"

Googlek adierazi du WiFi sareetatik datuak eskuratu dituela

Google Maps egiteko informazioa jasotzen ari diren autoen bidez lortu ditu datu horiek. Konpainia datuen jabeak diren herrialdeekin harremanetan jarri da dagoeneko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Munduko WIFI sareetatik "akats" batengatik izan beharko ez lituzkeen datuak eskuratu dituela onartu du Googlek. Hain zuzen, Google Mapseko ibilbideak osatzeko eta beste zerbitzu batzuetarako dituen autoen bidez eskuratu du informazioa.

Enpresa estatubatuarrak azpimarratu duenez, datuen jabeak diren herrialdeekin harremanetan jarri da datu horiek lehen bai lehen nola itzuli jakiteko. Multinazionalak onartu du ez dela "jendeak erakutsitako konfiantza mailan" izan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea