Teknologia -

Bideojokoa

‘Pokemon Go’ bideojokoa modu ofizialean heldu da Espainiara

Orain arte soilik Australian, Zeelanda Berrian, Alemanian, Erresuma Batuan eta AEBn deskargatu zitekeen bideojokoa. Gaurtik aurrera, Espainian, Italian eta Portugalen eskuragarri dago.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pokemon Go bideojoko arrakastatsua modu ofizialean heldu da Espainiara, eta dagoeneko Appleren App Storen eta Google Playn deskargatu daiteke doan. Nintendo konpainiak ekoitzitako bideo-joko honek arrakasta handia izaten ari da, batez ere AEBn.

Orain arte soilik munduko ondorengo herrialdeetan deskargatu zitekeen bideo-jokoa: Australian, Zeelanda Berrian, Alemanian, Erresuma Batuan eta AEBn. Bitxia bada ere, Japonian ezin da bideo-jokoa deskargatu, nahiz eta ekoizlea (Nintendo) bertakoa izan.

Gainerako bideo-jokoekin ez bezala, Pokemon Go ez da etxeko sofan jokatzen, kale, parke, hondartza edota beste toki batzuetan baizik. Jokalariak pertsonaia birtualak bilatu eta harrapatu behar ditu benetako tokietan.

 

 

AEBn arrakasta handia izan ostean, eta Nintendo Japoniako ekoizlearen akzioek gora egin ondoren, ostiral honetatik aurrera bideo-jokoaren bertsio ofiziala deskargatzeko aukera egongo da Espainian, Portugalen eta Italian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Apple Google Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Bideo-jokoak azken ordukoa