Teknologia -

Egitasmoa

Twitter-en egindako lehen pelikulan arituko da Nacho Vigalondo

Angel Llacerrek eta Abel Folkek ere 'Tweetpeli'an egongo dira. Mila bat lagunek hartuko dute parte egitasmoan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Angel Llacer, Nacho Vigalondo eta Abel Fokk ''Tweetpeli'' ekimenean arituko dira. Twitter sare sozialean egingo den aurreneko pelikula izango da, eta bertan mila bat lagunek hartuko dute parte.

Argudioaz oso datu gutxi igorri dituzte: Twitter berari buruzko filma izango dela besterik ez dute aurreratu. Bi egunean behin, ''TweetPeli''ko blogean artikuluak argitaratuko dituzte, eta erabiltzaileek iritzia eman, botoa eman edota ideiak igorri ahal izango dituzte. Filma nork zuzendu behar duen eta gidoia nolakoa izango den ere internautek erabakiko dute.

Hala ere, ostegunero, partehartzeileek topaketak egingo dituzte, pelikularen ekoizpena nola doan aztertzeko.

Llacer, Vigalondo eta Folk-ekin batera, hainbat lagun izango dira ''TweetPeli''an, tartean Dani Mateo eta Silvia Abril, Pol Turrents edota Kukuxumusuko presidentea, Mikel Urmeneta. Uda bukaeran hasiko dute filmearen ekoizpena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea