Teknologia -
% 18ko beherakada
Nintendok behera egin du Pokemon Goren eragin ‘mugatua’ onartu ondoren
Japoniako ekoizlearen akzioak 23.200 yenetara jaitsi dira Tokioko Burtsan.
Agentziak | Erredakzioa
Nintendoren akzioek % 17,72 behera egin dute gaur, Pokemon Go bideo-jokoak konpainiaren emaitzetan izango duen eragin “mugatua” onartu ondoren.
Konkretuki, bideo-jokoen Japoniako ekoizlearen akzioak 23.200 yenetara jaitsi dira Tokioko Burtsan. Uztailaren 6an Pokemon Go merkaturatu zuenetik bere balioa bikoiztu du multinazionalak.
AEBko Niantic enpresak doako aplikazioa garatu duela azaldu zuen Super Mario eta Zeldaren sortzaileak agiri batean iragan ostiralean. Bestalde, The Pokemon Companyn % 32ko parte-hartzea soilik duela gogorarazi zuen.
Lehen ekitaldiko (apirila-ekaina) emaitzen berri uztailaren 27an emango du Japoniako multinazionalak.
Azken ekitaldian, Nintendok 16.505 milioi yeneko (131 milioi euro) mozkina lortu zuen, aurreko urtean baino % 60,5 gutxiago. 504.459 milioi yeneko (4.005 milioi euro) salmentak pilatu zituen, % 8,2 gutxiago.