Teknologia -

Bideo-jokoak

Nintendok bere balioa bikoiztu du Pokemon Go bideo-jokoari esker

Uztailaren 7az geroztik, Kiotoko enpresaren akzioek % 114,04 egin dute gora. Konpainiaren azken 10 urteetako gorakadarik handiena izan da.

'Pokemon Go' bideo-jokoaren erabiltzaile bat Vienan (Austria). Argazkia: EFE
'Pokemon Go' bideo-jokoaren erabiltzaile bat Vienan (Austria). Argazkia: EFE
'Pokemon Go' bideo-jokoaren erabiltzaile bat Vienan (Austria). Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pokemon Go bideo-jokoaren arrakastak Nintendo Japoniako konpainia erraldoiaren balioa bikoiztu du Tokioko burtsan, bideo-jokoa merkaturatu baino lehen zuen balioarekin alderatuta.

Uztailaren 7az geroztik, Kiotoko enpresaren akzioak % 114,04 hazi dira. Halaber, bere kapitalizazioa bikoiztu egin da, 3,9 bilioi yen (33.250 milioi euro) balio baitu orain. Ia 2 bilioi yen (17.060 bat milioi euro) egin du gora astebete eta erdian.

Konpainiaren azken 10 urteetako gorakadarik handiena da. Telefonoen kamerarekin izaki fantastiko ezagunak bilatzeko eta harrapatzeko aukera ematen die erabiltzaileei Pokemon Gok. Hala, arrakasta ikaragarria lortu du bideo-jokoak.

iOS eta Android sistemetarako gehien deskargatu den aplikazioa da jada, dagoeneko eskuragarri dagoen merkatuetan (AEB, Kanada, Australia, Zeelanda Berria eta Europa ia osoa).

Pokemon Go Alemania efe

Pokemon Go Alemania efe

Hannover (Alemania). Argazkia: EFE

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bideo-jokoak azken ordukoa