Teknologia -
Enkantea
Sex.com domeinua salmentan jarri dute
Interneteko helbidearen konpainia jabeak porrot egin du. 2006. urtean Excom LLCk helbidea erosi zuen 14 milioi dolarren truke. Munduko domeinu preziatuenetarikoa da.
Erredakzioa
Sex.com interneteko helbidea salmentanjarriko dute laster. Konpainia jabeak porrot egin du eta adostasunera heldu da hartzekodunekin, domeinua saltzeko.
2006. urtean, Escom LLC-k munduko helbiderik preziatuenetarikoa erosi zuen 14 milioi dolarren truke. Domeinua Sedo.com-ek aterako du enkantera, ostegunean aurkeztutako dokumentu judizialen arabera. Martxoaren 18an beste enkante bat egin zuten domeinua saltzeko, baina gelditu egin behar izan zuten. Escom-en hiru hartzekodunek konkurso bat aurkeztu zuten Californian webgunearen jabearen kontra, 10 milioi dolar zor ziela adieraziz.