Teknologia -
Telefono mugikorrak
Movistarrek "smartphone" merke bat jarriko du salgai uztailean
Huawei Txinako enpresarekin lortutako akordio bati esker, Telefonicak "telefono adimendunen" erabilera sustatu nahi duen aparatua merkaturatzeko aukera izango du.
Erredkzioa
Telefonicak eta Huawei etxe txinatarrak Espainian zero eurotik eskuratu ahalko den "smartphone" bat kaleratzeko akordioa lortu dute. Gainera, aparatuak ez du datuen tarifa finko bati lotuta egon beharko. Bi konpainiek adierazi dutenez, ekimenaren helburua "telefono adimendunen" erabilera sustatzea da.
Ivy Movistar berria, konpania txinatarrak empresa espainiarrari bereziki egindakoa, Sarearen noizbehinka erabili nahi duten erabiltzaileak erakartzeko pentsatua dago. Horrela, aparatu berriak Internet erabili nahi ez denean zerbitzua itzaltzeko eta gehiegizko gastuak ekiditeko funtzioa eskaintzen du. Horrez gain, "erabileraren araberako ordainketa" ere hautatu dezake bezeroak eta konektatzen den egun bakoitzeko euro bakarra ordaindu beharko du.
Datorren uztailaren 1ean iritsiko da Ivy Movistar berria eta zero eurogatik lortu ahalko dute konpainiara iristen diren bezero berriek. Kontratura pasatzen direnek, berriz, eskuratutako puntuen eta tarifaren arabera, zero eurotik 95 euro bitartean erosi ahalko dute.
Oraingoz, Estatuan bakarrik jarriko dute salgai eta 15.000 aparatu aterako dituzte.