Teknologia -
Diseinu berria
EiTBk weba aldatu du: diseinu garbiagoa eta albisteen aldeko apustua
eitb.eus-en portada nagusiak honako edukiak izango ditu goitik behera: albisteak, kirolak, telebista, irratia Gaztea eta Hiru3.
EiTB
Euskal Irrati Telebistak irailaren 2016ko irailaren 30ean webaren diseinu berria erakutsi du. Berrikuntza garrantzitsuenen artean, diseinu garbiagoa izatea eta albisteen aldeko apustua, goiburutik orrialdearen oinera, nabarmendu behar dira.
eitb.eus-en atari nagusiak goitik behera honako edukiak ditu: albisteak, kirolak, telebista, irratia, Gaztea eta Hiru3 (gaztetxoen ataria). Halaber, atariaren fondoa argiagoa da, zuria hain zuzen ere, eta irudi handiagoak izango dituzte, bideoak , argazkiak eta irudi nagusiak guztiak handiagotu dituzte.
Goiburua dinamikoa da: bertsio murriztu baten bidez erabiltzailea harat eta honat dabilela goiburua beti izango da ikusgai, webaren beheko aldean dabilenean ere. Horrela, erabiltzaileak telebista eta irratiko zuzeneko edozein edukitan eta ekitaldi berezietan berehala sartu ahal izango du modu errazean.
'mobile' eta Smart TV ereduetara egokituta
Duela urte betetik hona erabiltzaileak gailu mugikorren bidez (Smartphone eta tableten bidez) sartzen dira ETBko web gunean nagusiki. Hartara, 'responsive' diseinuari esker eta aplikazioei esker (EiTB, Gaztea eta laster erabilgarri izango den Hiru3ren app-a) gisa horretako gailu guztien bidez webgunean sartzeko modua gauzatu egin da.
AMP (Accelerated Mobile Pages) protokolo unibertsalaren ezarri ondoren Google-en egindako bilaketen edukiak ia berehala kargatzen dira.
Halaber, EiTB Nahieran-eko zerbitzuak 'mobile' eta Smart TV ereduetara egokitzeko pentsatuak daude eta telebista berrienen bidez sartzea ahalbideratzen dute.
Euskal hauteskundeak, web gune berriaren lehen erronka
Irailaren 25ean Euskadin izango diren hauteskundeak eta atariko hauteskunde kanpaina izango dira web gune berriaren lehen erronka informatibo handia.
Horrela, Irailaren 25eko hauteskundeen emaitzak, hauteskundeen zuzeneko kontakizuna, bideoak eta idatzizko edukiak mugikorretarako egokituko dituzte bati bat.