Teknologia -
Erasoen ostean
Googlek Windows sistema pixkanaka kenduko du segurtasunagatik
Sistema hori ordezkatzeko agindua urtarriletik ari dira bete nahian, pirata informatikoek konpainiaren Txinako operazioak eraso ondoren.
Erredakzioa
Google Windows sistema eragilea pixkanaka kentzen ari da segurtasun arazoengatik, horrela adierazi diote nazioarteko enpresako langileek Financial Times egunkariari.
Sistema hori ordezkatzeko agindua urtarriletik ari dira bete nahian, pirata informatikoek konpainiaren Txinako operazioak eraso ondoren. Egunkari britainiarrak adierazi duenez, agindutakoaren arabera, Googlek sistema hori erabiltzeari utz liezaioke.
Horrela, Googlek Linux sistema eragilearekin funtzionatzen duten Appleren Mc ordenagailuak edo etxeko ordenagailuak erabiltzeko aukera eskaini die bere langileei.
Urtarrilaren hasieran, Googlek hainbat langile berrik ordenagailu eramangarrietan Windows erabiltzea utzi zien, baina ez mahaikoetan. Langile batek adierazi duenez, Windowsekin lanean jarraitzea nahiago izan dutenek goi mailako nagusiei baimena eskatu behar izan diete.
Google eta Microsoft bilatzaileekin, Sarea erabiltzen duten helbide elektronikoekin eta sistema eragileekin lehian ari dira.