Teknologia -
Abenduaren 3tik
21 hazbete baino gehiagoko telebistak HD izango dira
Gaur egun, 26 hazbeteko telebisten % 95 dira bereizmen handikoak.
Erredakzioa
Abenduaren 3tik aurrera, Espainian salgai jartzen dituzten telebista guztiek bereizmen handikoak izan beharko dute, Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) gaur publikatutako dekretu batek hala aginduta.
Testuak bereizmen handiko Lurreko Telebista Digitalaren (LTD) baldintza teknikoak arautzen ditu.
Hori horrela, abenduaren 3tik aurrera, 21 hazbeteko telebista guztiek LTD hargailua ez ezik, bereizmen handikoa ere izan beharko dute.
Halaber, fabrikatzaileek argi eta garbi zehaztu beharko dizkiete erabiltzaileei telebisten baldintza teknikoak, batez ere LTDri eta berezimen handiari dagozkienak.
Gaur egun, 26 hazbeteko telebisten % 95 dira bereizmen handikoak, Gobernuaren datuen arabera.