Teknologia -
Telekomunikazioak
Telefonicak datuen kontrola bueltatu nahi die erabiltzaileei
Google, Facebook edo WhatsApp bezalako konpainiek bezeroei ordaintzea proposatu du, informazio hori erabiltzeagatik.
Erredakzioa | Agentziak
Telefonicak iragarri duenez, erabiltzaileek norbere datuen eta bizitza digitalaren kontrola errekuperatzea ahalbidetuko duen plataforma berria lantzen ari da konpainia. Hala, bezeroek erabaki ahal izango dute Google, Facebook edo WhatsApp bezalako enpresek nola erabili ahal izango dituzten datu horiek. Gainera, baliteke diruz ere ordaindu behar izatea informazio horren erabilpena.
Sarean erabiltzaileen esku ipiniko omen dituzte datu guztiak, baita bakoitzaren bizitza digitalaren balioa ere, Jose Maria Alvarez-Pallete Telefonicako presidente exekutiboak esan duenaren arabera. Era berean, nork bere informazioa nola erabili nahi duen erabakitzeko aukera ere izango du.
Horrez gain, "internautak erabakiko du zuzen-zuzenean harreman horietatik ezarritako balio-proposamena", esan du Ameticek Telekomunikazioei eta Ekonomia Digitalari buruz antolatutako XXX. Topaketan.