Teknologia -

Internet

Argazkiak Googleko portadan

Erabiltzaileek euren argazkiak igo ahal izango dituzte, bilatzailearen portada apaintzeko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Google-ren portada zuria azkenetan egon liteke... erabiltzaileak hala nahi badu, noski. Izan ere, bilatzaileak bere portadan argazkiak jartzeko aukera emango die erabiltzaileei, konpainiak blog ofizialean jakinarazi duenez.

Oraingo honetan, Google berandu iritsi da, Bing-ek, Microsoften bilatzaileak, jada eskaintzen baitu aukera hori.

Googleren erabiltzaileek euren ordenagailuetatik bertatik igo dezakete argazkiak, edo Picasa webgunetik, eta ondoren portada Twitterren partekatu, #myGooglepage etiketaren bidez.

Funtzionaltasun hau AEBetan ezarri dute lehenengo. Gainerako erabiltzaileek "egun batzuk" itxaron beharko dituzte, ohi bezala.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea