Teknologia -
Europako Batzordea
Doako 'roaming'a mugatzeko proposamena bertan behera utzi du EBk
Erabiltzaileen "abusuak" eragozteko proposamen berri batean lanean dihardu orain Europako Batzordea.
agencias | redacción
Europako Batzordeak eskuko telefonoari lotutako doako 'roaming'a urtean 90 egunez erabili ahal izateko proposamena bertan behera utzi du, albisteak piztutako eztabaidaren ostean.
90 egunez edota 30 egunez jarraian gainkosturik pagatu gabe zerbitzua erabili ostean, telefono konpainiek bezeroari gainordaintze bat kobratu ahal izatea proposatu zuen Europako Batzordeak.
Hori horrela, erabiltzaileen "abusuak" eragozteko proposamen berri batean lanean dihardu orain Europako Batzordea.
Sakelako telefonoa Europar Batasuneko beste herrialde batzuetan erabiltzeko gainkostua, 'roaming' deiturikoa, 2017ko ekainean kenduko dute behin betiko.