Teknologia -

Donostian

Hizkuntzaren Neurozientzia Kognitiboaren lehenengo zentroa

Ireki egin duten BCBL zentroaren asmoa hizkuntza prozesatzeko mekanismo neuropsikologikoak haurrengan, gazteengan eta helduengan argitzea da, elebitasunean oinarrituz.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Lopez lehendakariak, beste agintari politiko eta adituekin batera, lehenengoko Hizkuntzaren Neurozientzia Kognitiboaren ikerketa zentroaren irekieran parte hartu du Donostian.

BCBL zentroa, (ingeleraz Basque Center on Cognition, Brain and Language), Espainia osoan dagoen bakarra da eta hizkuntza hartu, prozesatu eta hitz egiteko haurrek, gazteek eta helduek dituzten mekanismo neuropsikologikoak aztertzeko asmoa du, elebitasunean eta eleaniztasunean oinarrituz.

Zentroaren irekiera Eukadin izan dela eta, bi hizkuntza hain ezberdinak dakizkiten herritarrengan jarriko dute arreta.

BCBLren eraikuntzak 1.500 metro karratu ditu eta neurozientzia kognitiboan metodo eta teknologia onenak ditu eskura.

Begi mugimenduen erregistro unitateak, elektroenzefalogramak egiteko unitateak eta Euskadiko lehenengo eta Espainiako bigarren "babylab" dauka zentro berriak. 3 eta 24 hilabete bitarteko haurren hezkuntza hartzea, ulertzea eta produkzioa ikertzeko.

BCBL bost proiektutan ari da lanean, garrantzitsuena, irakurketan, dislexian, arreta arazoetan eta arrazoiketa zailtasunetan oinarrituta, Granada, Murtzia, La Laguna eta Sevillako unibertsitateekin batera.

BCBL 53 lagunek osatzen duten talde batekin jarri da martxan. Haietatik 36, 15 jatorri ezberdineko ikerlariak dira, Ameriketatik, Asiatik eta Europatik etorritakoak, unibertsitateetan 20 urte baino gehiagoko esperientzia zientifikoarekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea