Teknologia -

Bideojokoak

Microsoftek Kinect aurkeztu du

Project Natalaren azken emaitza da eta Xboxek edozein adineko jokalari informalak erakartzeko balio izatea nahi dute, orain arte Nintendoren Wii kontsolak izan dituenak, hain zuzen ere.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mundu osoan aurkeztu du Microsoftek Kinect, Xboxerako Project Natalaren izen komertziala. Produktu honekin informatikaren etxe handiak bideojokoaren sektorea hankaz gora jarri nahi du. Ekitaldia Los Angeleseko Galen Center antzokian izan da eta Electronic Entertainment Expo (E3) ekimena ireki du.

Aurkezpenean demostrazio estetikoa egin dute, baina ez dute kaleratuko duten data edo Kinecten prezioari buruz informaziorik eman. Hala ere, kamera bat baino gehiago dituen dispositibo periferiko bat dela konfirmatu dute.

Edukiei dagokienez, Microsoftek Kinectek hartuko dituen zenbait proposamen aurkeztu ditu. Intersgarrienetako bat "Star Wars" jokoarena izan da: erabiltzaileak "laser" ezpata bat hartuko du eta ontzidi inperialaren aurka borrokatuko du. Windows sortu zuen enpresak Kinect edozein adineko jokalari informalak erakartzeko balio izatea nahi du, orain arte Nintendoren Wii kontsolak izan duena, hain zuzen ere.

Horretarako, trebetasun jokoak, kiroletakoak, auto lasterketetakoak, lehiaketa olinpikoetakoak, dantzatzen ikastekoak edo maskota birtualetakoak kaleratuko dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea