Teknologia -
Bideojokoak
Nintendok bideo-kontsola berria aurkeztu du: Nintendo Switch
Aparailua hibridoa izango da. Izan ere, etxeko telebistan zein kalean erabili ahal izango da, desmuntatu ahal izango delako.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Nintendok bideo-kontsola berria aurkeztu du ostegun honetan: Nintendo Switch. 2017ko martxoan merkaturatuko dute.
Aparailua merkatuko lehen kontsola hibridoa izango da. Izan ere, etxeko telebistan zein kalean erabili ahal izango da, desmuntatu ahal izango delako. Hori dela eta, joko bat etxean hasi ahalko da, eta ondoren kalean jarraitu.
Kontsolak berak ere bereizmen handiko pantaila bat izango du. Horrenbestez, telebistara konektatu barik ere jokatu ahalko da.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea